Banaketa eginda, zozketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Atzo eguredian egin zen zozketa, kiroldegiko bulegoan, zegoen plaza kopurua baino jende gehiagok izena eman duen ikastaroetan tokiak banatzeko. Zerrendak horiek ikusgai jarri zituzten mo­men­tuan bertan, eta astelehenetik aurrera ere, ikastaro guztietako zerrendak ikusi ahal izango dira kiroldegian; zozketa bidezko plaza banaketa egin denetakoa, eta tokia bazegoelako, izena eman duten guztiak agertzen direnetakoa.

Asteazkenetik aurrera, izenemate librea
Zozketa egin behar izan den ikastaroetan, beraz, ez da plaza librerik geratzen.
Baina oraindik bada ikastaroren bat edo beste, guztiz bete ez dena. Horietan edonork eman ahal izango du izena, datorren asteazkenetik, hilaren 16tik aurrera. Kasu horretan, geratzen di­ren plazak banatzeko izenemate ordena errespetatuko da. Horretarako, kiroldegira jo beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!