Biterin aurkeztu zuten atzo, Agurtzane Aizpuru kultur teknikariak eta Koro Etxeberria kultur zinegotziak, udazkeneko kultur programazioa. «Eskaintza zabala; herritar ororen gustukoa» osatzen saiatu direla azaldu zuten.
Horrela, batetik, dantza ikuskizunei tokia egin nahi izan diete, eta bestetik, adin guztietako publikoarentzako emanaldiak programatu dituzte; baita txikienentzako ere.
Ertza konpainiaren ‘Hariak’, hasteko
Dantzari tokia egin nahi horretan, Hariak ikuskizuna izango da ostegunean. Emanaldi hau, ordea, Nahastekak atalaren barruan programatu da, eta beraz, dantza garaikidea, beste hainbat arte diziplinekin nahastuko da; adibidez, Harkaitz Cano idazlearen testuekin.
Ertza konpainiak Asier Zabaletaren zuzendaritzapean prestatutako ikuskizun hau ostegunean, 20:00etan egingo da Biterin, eta sarrerak salgai daude 7 euroan.
Antzerki zikloan, sorpresak
Bestalde, atzokoan azaldu zuten antzerki zikloan berrikuntzak izango direla. Hain zuzen, hiru antzezlan ordez, bi ikusi ahal izango dira urrian, baina bat, bi aldiz. Izan ere, Treblinkara azken trena ikusteko, antzezlanean murgildu behar da publikoa, eta Biteriko aretoa goitik behera aldatu beharko da, ikusleak literetan esertzeko. Horrela, antzezlan honen bi pase emango dira; bat euskeraz, eta bestea gaztelaniaz.
Esku-programak, etxeetan
Bestelako berrikuntzen artean, etxeko txikienentzako eskaintza zabaldu izana azpimarratu zuten, eta baita literaturari lotutako eskaintza programan sartu izana ere. Esku-programak laster iritsiko dira etxeetera.
UDAZKENEKO KULTUR PROGRAMAZIOA
NAHASTEKAK. Dantza.
- Hariak. Irailaren 28an, 20:00etan Biterin. Sarrera: 7 euro.
LITERATURA
- Hernani Hitzetan, kulturarteko astea: poesia, puinak eta kantuak. Urriaren 2tik 6ra.
- Literatur solasaldia: Joyce Carol Oates idazlearen Puro fuego. Urriaren 11n, udal liburutegian, 19:30etan.
- Literatur solasaldia: Kirmen Uribe idazlearen Bilbao-New York-Bilbao. Urriaren 17an, udal liburutegian, 19:30etan.
- Literatur solasaldia: Adam Zagajewski idazlearen En la belleza ajena. Azaroaren 8an, Udal liburutegian, 19:30etan.
- Literatur solasaldia: Andoni Egaña idazlearen Pausoa noiz luzatu. Azaroaren 14an, Udal liburutegian, 19:30etan.
- Literatur solasaldia: Mo Yan idazlearen Hori da umorea, maisu! Abenduaren 12an, Udal liburutegian, 19:30etan.
- Literatur solasaldia: Virginia Woolf idazlearen Flush. Abenduaren 13an, Udal liburutegian, 19:30etan.
HERNANI’N MUSIK
- Xabier San Sebastian; Zuhaitzak ez du beldurrik. Urriaren 19an, 20:00 Biterin. Sarrera: 7 euro.
- Maider Zabalegi; Zuei. Azaroaren 9an, 20:00 Biterin. Sarrera: 7 euro.
- Delorean; Mikel Laboa. Abenduaren 15ean, 22:30 Biterin. Sarrera: 7 euro.
ANTZERKIA
- Último tren a Treblinka. Azaroaren 21ean, 20:00etan Bierin. Sarrera: 7€.
- Treblinkara azken trena. Azaroaren 22an, 20:00etan Bierin. Sarrera: 7€.
- Ez dok hiru!. Azaroaren 23an, 20:00 Biterin. Sarrera: 7 euro.
HAUR LITERATURA
- Ipuin kontaketa. Urriaren 25ean 17:30, 3-4 urtekoentzat eta 18:00, 5-7 urtekoentzat.
- Ipuin kontaketa. Azaroaren 28an 17:30, 3-4 urtekoentzat eta 18:00, 5-7 urtekoentzat.
HAUR ANTZERKIA
- Screen Man. Urriaren 28an, 11:00etan eta 12:15etan, Bierin; 3 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2,70 euro. Iraupena: 35min.
- Amour. Azaroaren 11n, 12:00etan, Bierin; 7 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2,70 euro. Iraupena: 50min.
- Kanpoaldea toki bat da. Abenduaren 2an, 11:30etan eta 13:00ean, Bierin; 1 eta 4 urte bitartekoentzat. Sarrera: 2,70 euro.
- Go!azen 4.0. Abenduaren 28an, 16:00etan eta 18:00etan, Bierin; 7 eta 12 urte bitartekoentzat. Sarrera: 2,70€.
HAUR DANTZA IKUSKIZUNA
- Ninika. Urtarrilaren 3an, 18:00etan, Bierin; 3 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2,70 euro. Iraupena: 45min.
BESTELAKO MUSIKA EMANALDIAK
- Hernaniko Musika Banda: Tuba jaialdia. Urriaren 13an, 20:00etan arkupeetan.
- Albokarien Topaketa. Urriak 14 eta 15.
- Hernaniko Txistulari Banda: Santa Zezilia. Azaroaren 18an, 12:00etan kalean.
- Musikalean (‘Hernani’ Musika Eskola). Azaroaren 21ean, 17:30etan kalean.
- Santa Zezilia kontzertua (‘Hernani’ Musika Eskola). Azaroaren 22an, 18:30etan Sandiusterrin.
- Hernasax (‘Hernani’ Musika Eskola) eta Kantuz. Azaroaren 25ean, Biterin.
- Hernaniko Musika Banda: Santa Zezilia. Azaroaren 26an, 12:45etan arkupeetan.
- Akordeoi eta teklatu entzunaldiak eta Gabonetako beste hainbat kontzertu.