Hernaniko lehen taldeak bihar jokatuko du denboraldiko lehen partidua Erregional Ohorezko Mailan. Ibarra futbol zelaian izango da, 16:30etatik aurrera, eta ligako estrenaildia da bi taldeentzat. Aurreko urtean denboraldi ia ezin hobea egin zuten bigarren postuarekin eta aurten hobetzea zaila izango da, horrek lehen postua eta igoera suposatuko bait luke.
Helburua finkatzeko garaian Henaniren maila eta beste taldeen maila ikusi behar da eta horretarako itxaron egin beharko da. Ilusio betez ekingo diote denboraldiari.
Berdeek ez dute aurredenboraldi onena izan eta jokalari berri eta garrantzitsu batzuk lesioak dituzte. Hala ere errekuperazio azkarra espero da. Azken partiduan joko ona erakutsi zuten eta horren baikortasuna ekarri du aldagelara.
CD Hernaniko hiru talde nagusiak denboraldian murgilduta daude jadanik eta hirurak jokatuko dute asteburuan
Neskak gaur, Zubipen estreinaldia Tolosaren aurka
Nesken lehen taldeak ere asteburuan hasiko du denboraldia. Euskal Ligan Jokatzen dute eta lehen partidua Zubipen jokatuko dute gaur, 16:30etatik aurrera, Tolosaren kontra. 16 taldek osatzen dute lehiaketa eta pasa den urtean hernaniarrak seigarren postuan sailkatu ziren. Aurten postu hori hobetzeko asmoarekin daude.
Lehendabiziko aurkaria, Tolosa, Hernaniren maila berean ibili zen eta aurten ere aurkaririk gogorrenetarikoa izatea espero da. Hala ere, Hernanik hiru puntuak etxean geratzea nahi du eta txapelketa ahalik eta hoberen hasi, garrantzitsua izaten baita.Neskak aurredenboraldi ona burutu dute Alberto Izquierdo entrenatazaile lasartear berriarekin. izan dituzte bajak, baina jokalari berriak etorri dira, zehazki, bi atezain. Bata, Maialen Fuentes eta bestea, Uxue Yoldi.
Jubenilek bigarren partidua jokatuko dute gaur Iruñean
Jubenilen Ohorezko Mailan Hernanik bigarren partidua du gaur, 12:00etan, Iruñean Pamplona CDren aurka. Beitikuntzea futbol zelaian jokatuko dute eta lehenengo puntuen bila irtengo dira.
Lehen jardunaldian Numanciaren aurka 1-3 galdu eta gero lehen partidua ere galdu zuen beste aurkari bat da Pamplona taldea.
Gainera Hernani bezela aurten igo dira Ohorezko Mailara eta aukera izan liteke gutxienez puntu bat lortzeko. Lehen jardunaldian nahiz galdu itxura ona eman zuen Hernanik.