Amabirjin eguneko jaieguna aprobetxatuz egiten dute urtero auzoko festa Santiomendiko bizilagunek, eta hala egingo dute gaur ere.
09:00etan jarriko dute dantzan auzoa dianarekin, eta hortik aurrera, festa besterik ez da egongo. Ondoren, oilasko biltzea izango da, eta 11:30ak aldera hasiko da auzoko lehiaketarik preziatuena: patata tortillarena. Gainera, horiek dastatu ahal izango dituzte bertaratuek, sagardo pixka batekin. Zaldi dema izango da gero, auzo bazkariaren aurretik. Herri kirolek eta tokak hartuko diote lekukoa, arratsaldez.
San Roke ermitan, bihar
San Roke egunari pasako diote testigua bihar, Santiomendiko ermitan izango baita festa orduan.
GAUR,
SANTIOMENDIKO JAIAK
09:00, Diana.
09:30, Oilasko Biltzea.
11:30, Tortilla lehiaketa eta sagardo dastatzea.
12:00, Zaldi dema.
14:00, Auzo Bazkaria.
18:00, Herri Kirolak.
19:00, Toka Txapelketa.
21:00, Auzo Afaria.
BIHAR,
SAN ROKE EGUNA
SANTIOMENDIKO ERMITAN
11:00, Meza.
12:00, Astigar dantza taldeko dantzarien emanaldia.
14:00, Bazkari herrikoia. Txartelak salgai Ikatza tabernan.
17:30, Alaiki taldearekin dantzaldia.