Azkeneko urteotan gozatzen ari da herria, Maialen traineruarekin, eta orain, beste aurrera pauso bat emango du Hernaniko Arraun Elkarteak emakumeen arrauna bultzatzeko. Aurreneko aldiz antolatu du gaurko Emakumeen Igo Hernaniko Bandera, Iparragirre Saria. Goizeko 11:30etan hasiko da lehia, Loiolako Erriberako pasealekuan.
Erlojupeko proba, Gipuzkoako Ligaren barruan
Gaurko proba, hernaniarrek antolatzen duten aurrenekoa, Gipuzkoako VIIIgarren Traineruen Ligako hamabigarren jardunaldiari dagokio.
Erlojupeko proba izango da, hiru ziabogarekin osatutakoa, eta Liga horretako sailkapena hartuko dute kontuan irteerak egiteko, hain zuzen, atzekoz aurrera aterako dira. Bost taldeko bi txanda egingo dira, eta minutu bateko tartean emango dituzte irteerak.
Mundaiz ikastetxeko ontziralekutik aterako dira hamar traineru partehartzaileak eta bertatik, 1’5 itsas-milako (edo 2.778 metroko) ibilbidea egin beharko dute, hiru ziaboga igarota.