Gipuzkoako Liga bukatzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta horietan, aurrenekoa, gaur jokatuko du Hernaniko Maialen traineruak. Ondarrun izango dute lehia neskek, gaur arratsaldeko 17:30etan hasita.
Beste bederatzi ontzi izango dituzte aurrez aurre, gaurkoan: aurreneko txandan, Castreña, Lea Artibai eta Portugalete aterako dira; bigarrenean Hernani, Donostiarra eta Deustorekin; eta hirugarrenean, Arraun Lagunak, Orio, Hibaika eta San Juan.
Azken txanpan, indarrak biltzen
Liga bukatzeko hiru jardunaldi besterik falta ez direnean, indar guztiak baliatu beharko dituzte Hernaniko arraunlariek. Momentu honetan, sailkapeneko bosgarren ontzia da, hamaikaren artean. Baina aukerarik ez du falta aurrera egiteko.
Izan ere, azken estropadan, Pasaian, 10 segundoko zigorra jaso zuen, estropada atzeratu egingo zela jakin eta irteerara berandu iritsi zelako. Horrela, bederatzi ontziren artean zazpigarren postuan sailkatu zen.
Mundaizen, hurrengo zita
Azken indarrak biltzeko, etxekoen babesa ere garrantzitsua izaten da, eta hain zuzen, astearteko estropada Herna-nik antolatutakoa izango da, Donostian: I. Iparragirre Sagardotegia Saria. Mundaiz eskola paretik aterako dira, eta beraz, seguru hernaniarrik ez dela faltako, etxeko arraunlariak animatzkeo.
Azken estropada, berriz, hilaren 27an jokatuko da.