Euskeraz hitz egiten den tokien mapa, ‘Mintzatu’ aplikazioan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 11a, 02:00

Telefono Mugikorretarako Azkue Fundazioak sortu duen aplikazioa da Mintzatu, eta udarari begira lehiaketa bat jarri du martxan, euskeraz hitz egitea sustatzeko. Irai­laren 24ra arte hartu daiteke parte bertan, eta hiru sari banatuko dira.

Hamaika lekutan, euskeraz
Lehiaketa honekin hainbat helburu lortzea espero du Azkue Fundazioak. Batetik, euskeraz egitea. Bestetik, euskerak sarean daukan presen­tzia haunditzea. Era berean, Mintzatu aplikazioaren beraren erabilera bultzatzea. Baita ere, euskeraz hitz egiten den lekuekin mapa osatzea, ahalik eta leku gehien etiketatuta. Azkenik, horri lotuta, toki horiei buruzko informazioa zabaltzen lagun­tzea.
Helburu horiek lortzeko, beraz, horixe da egin behar dena: aplikazioa erabili, eta euskeraz egiten dela entzutean, toki hori aplikazioan etiketatu. Mundu osoko lekuak etiketatu daitezke, eta nahi den guztietan egin daiteke, lehiaketak iraun bitartean.

Argazkiak egiteko produktu sorta, opari
Aplikazioa mugikorrean deskargatzeko www.azkuefundazioa.eus helbidera jo daiteke. Baina ordenagailuan ere erabili daiteke.
Parte hartzen dutenen ar­tean, hiruk jasoko dute saria: leku berri gehien etiketatzen dituenak, aplikazioan bere burua leku ezberdin kopuru haundienean etiketatzen du­e­nak eta hamaika leku berri azkarren etiketa­tzen dituenak. Denek, sari ber­dina lortuko dute: mugi­ko­­rrarekin argazkiak eta bideoak egiteko produktu sorta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!