Cd Hernaniko Euskal Ligako futbol taldea ere hasi da aurredenboralida prestatzen. Aurten, guztira, 19 jokalarik osatuko dute taldea, eta horietatik bi, fitxaje berriak izango dira. Biak, porteroak.
Oraindik udako opor giroan, azken parrandetako ajea gainetik ezin kenduta, eta euritan blai, baina kementsu eman diote hasiera aurredenboraldiari. Atzo elkartu ziren Zubipen, aurreneko entrenamendua egiteko, eta bigarren zita gaur bertan jarri dute, arratsaldeko 17:00etan.
Datozen egunetan ere prestaketa lanetan jarraituko dute, aurredenboraldiko partiduekin hasteko.