Festarako paregabeko aitzaki, San Joan Txiki

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 26a, 02:00

Urtero bezala, udara eta opor egunak agurtzeko garai ederrean datoz Portu auzoko San Joan Txiki jaiak. Atzo hasi ziren, ohiko lorontzi lehiaketa, haur jolas edota sardin jatearekin, festa giro ederra jarriz. Hala ere, aurtengoan, uztaila hasieran hildako auzotarra izan dute gogoan, modu berezian: Mikel Valdivia Vida, Txapete. Omenaldia egin zioten atzo, eta lorontzi lehiaketari ere bere izena jarri diote.
Gaur eta bihar, festa giroari eutsiko di­o­te oraindik auzoan, eta makina bat ekin­tza izango dira; tartean, nobedade ikus­garria: biharko herri kiroletako desafioa.

Lorontzi ederrena aurten Feli Castrorena izan da
Lorontzi lehiaketako irabazlea Feli Castro izan zen. Bigarren eta hirugarren sariaak Alaznek eta Ezequielek irabazi zituzten.
Guztira, hamabost partehartzaile izan ziren, pasa den urtean baino hiru gehiago. Aurtengoan, Txapete izan dute gogoan.

Haur jolasak eta asto karrera, gaurko eguneko izarrak
Tacumah Reggea Band eta Potato taldeen eskutik, ikaragarrizko giroa izan da bart gauean, kontzertuetan, eta bati baino gehiagori kostako zaio gaur jaikitzen. Baina seguru lortuko dutela, goizeko 08:00etako suziriek!
Jaiek aurrera egingo dute gaur, eta haur jolasak eta asto karrera izango dira eguneko protagonista bereziak. Nola ez, Laiotz musika taldeak ere ez du hutsik egingo, eta dantzarako giro paregabea jarriko du pailazoen ondoren eta afalondoren. 

Pausokaren aldeko sagardo dastaketa eta desafioa, festak borobiltzeko
Festak bihar bukatuko dira, baina au­rre­tik, giro ederra izango da auzoan. Ba­te­tik, sagardo dastaketa egingo da, ber­tso­la­riek eta trikitilariek girotuta, eta bil­du­ta­ko dirua Pausoka laguntzeko erabiliko da aurten. Toka eta bola txapelketak edo pelota partiduak ere izango dira, baina ezbairik gabe, arratsaldeko desafioak sortuko du ikusmira. Egin apustu! 

PORTUKO JAIAK - SAN JOAN TXIKI

GAUR, ABUZTUAK 26
08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
11:30, Haur Jolasak: zaku karrerak, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irinaren jolasa....
13:00, Zinta lasterketa, opari ederrekin.
Ondoren, Tiro karanina txapelketa.
16:00, Umeentzako Tailerrak.
18:00, LXVI. Asto Karrera, Zintzarri tabernak babestua.
19:00, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna.
Jarraian, Umeentzako dantzaldia Laiotz taldearen musikarekin.
Ondoren, afaltzera, gauerako indarrak hartzeko.
24:00, Dantzaldia, Laiotz taldearen musikarekin.

BIHAR, ABUZTUAK 27
08:00, Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
09:30, Diana, txistulariekin.
11:00, Pelota partiduak, Barrene Palak-ek babestua.
12:00, Meza, auzoko hildakoen alde.
12:00, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30, Sagardo dastaketa solidarioa, Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaitua. Bildutako dirua Pausoka elkartearentzako izango da. Sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberri, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00, XLIII. Toka eta Bote txapelketa.
14:30, Bazkaria, Euskal Parrillaren eskutik.
18:00, Herri Kirolak, Akelenea jatetxeak eta Aldagaia Apartamentuak babestua. Bi talderen arteko desafioa: A taldean, Iker Vicente aizkoran, Aimar Irigoien harrijasotzen, Sergio Roman korrika eta Hernaniko Arraun Elkarteko gazte bat ergometroan; eta B taldean, Aitzol Atutxa aizkoran, Jokin Eizmendi harrijasotzen, Ibai Alba korrika, eta Hernaniko Arraun Elkarteko gazte bat ergometroan.
Jarraian, Dantzaldia, Laiotz musika taldearekin.
24:00, Jaien amaiera, Laiotz musika taldearekin, zezen suzkoak eta azken trakak lagunduta.
*Jai Batzordeak eskerrik beroenak eman nahi dizkio ‘Hugo eta Eusebio’ tiro eta barraketako familia guztiari.

Herri Kirolak - Desafioa

Puntako lehia, hernaniarrak tartean direla

Desafio ikusgarria izango da bihar, 18:00etan. Aizkolari eta harrijasotzaile profesionalekin ariko dira hernaniarrak ere: Ibai Alba eta Sergio Roman korrika, eta Mikel Rosell eta Xabat Pastor arraunean.

Aurtengo Portuko jaietan bada no­be­da­dea: ikaragarrizko desafioa. Bihar izango da herri kiroletako saio berezia, arratsaldeko 18:00etan. Puntako ki­ro­lariak ariko dira bi taldetan lehian, eta tartean izango dira hainbat hernaniar.

Aizkoran, harrijasotzen, korrika eta arraunean
Lauko bi taldetan ariko dira lehian, ki­ro­la­riak. Aizkoran, elkarren kontra aritu be­harko dute egungo aizkolaririk one­ne­ta­koek: Aitzol Atutxak eta Iker Vicentek, hain zuzen. Harrijasotzen ere, beste hainbeste: Aimar Irigoien eta Jokin Eizmendi ariko dira elkarren kontra.
Korrika eta arraunean, berriz, pun­tako hernaniarrak ariko dira elkarren kon­tra. Korrika, Ibai Alba eta Sergio Ro­man, eta arraunean, Hernaniko Arraun Elkartean hezitako bi arraunlari, gaur egun Donostiarra taldean ariten di­re­nak: Mikel Rosell eta Xabat Pastor. Atzo hasi ziren Portu auzoko San Joan Txiki jaiak, eta bihar arte luzatu dira. Txapete izan zuten atzo gogoan. Gaur, berriz, haur jolasak, asto karrera eta Laiotzekin dantzaldia izango dira, besteak beste. Eta bihar, desafio ikusgarria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!