Bost eguneko festak izanen dituzte Goizuetan aurten, berriro. Baina horiek, festa egun ofizialak izanen dira. Izan ere, txupinazoak etzi botako badira ere, biharkoan festa giroa jarriko dute auroroek eta umeek!
Umeen eguna, festaren aurretik eta ondoren
Aurtengoan umeek protagonismo berezia izanen dute. Itxaferoa bota aurreko eguna, biharkoa, Umeen Eguna izanen da, eta ohi bezala, bazkaria, espuma festa, merienda, pilota partiduak... izanen dituzte.
Baina horrez gain, aurtengo festen iragarle eta hasiera emaile izanen dira. Izan ere, uztailean egin den herri antzerkian parte hartu duten ume guztiak gonbidatu dituzte jaiei hasiera ofiziala emanen dien itxaferoa botatzera; «Goizuetan bazen, bada... eta izanen bada, jaso dugun herria gazteenekin eraikitzen ikasi dugulako izanen da», azaldu du Udalak.
Bestalde, Gazte Eguna ere izanen da, jaiei hasiera emanen dien eguna, eta beraz, bigarren txupinazoa botako da Gaztetxean, egun berean.
Zezenak bueltan, eta gazteak desapiyuan
Iazko egitaraua begiratuta, bestelako aldaketa batzuk ere izanen dira aurten.
Besteak beste, Gazte Egunean, Urumea jaitsieraren ordez, bi koadrilen arteko desapiyua izanen da. Era berean, aurten, plazako lanak bukatuta, berriro ere izanen dira xexen eta poniak, zezenak eta entzierroa.
Bilketa, Goittiki laguntzeko
Ikastolako tabernari dagokionez, aurten ere 24 orduz irekiko da, hilaren 14tik 18ra, eta 13an ere irekiko da. Dirua, Goittiki haurreskolarako bilduko da.
GOIZUETAKO FIESTAK - AMABIRJINAK 2017
BIHAR, ABUZTUAK 13, Umeen Eguna
08:00, Auroroak, Umore Ona koruaren eskutik.
09:00, Irumaita Txaranga, herrian zehar.
11:00, Meza, haurrak bertako jantziekin dijoaztela.
12:30, Pilota partiduak, herriko pilota eskolako haurrekin.
14:00, Umeen bazkaria, Ikastolan.
16:30, Xexenak eta poniak plazan, Lasturren eskutik.
Ondoren, haurrentzako merienda, Guraso Elkartearen eskutik.
18:30, Espuma Festa, Plazan.
19:30, Plaza Irrintzika, Plazan.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
ABUZTUAK 14, Gazte Eguna eta Amabirjin bezpera
11:00, Goizueta Chef, Plazan.
12:00, Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
Ondoren, Erraldoiak eta Buruhaundiak, Igandea txarangarekin, eta txosna irekiera.
14:30, Gazte bazkaria, Ikastolan.
Ondoren, Musik Challenge.
18:00, Gazte Desapiyua.
19:30, Umore Ona Peñaren irteera txarangarekin, Ikastolatik.
20:00, Gazte txupinazoa, Gaztetxean.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
23:00, Kontzertuak Gaztetxean: Kalera eta Zakill. Eta
goizaldean, Afterra.
23:00, Dantzaldia Plazan, Laiotz taldearekin.
Ondoren, Igandea Txaranga.
ABUZTUAK 15, Amabirjin eguna
07:30, Diana, dultzaineroekin.
08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.
10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.
12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak herrian zehar.
12:00, Pilota partiduak.
13:30, Igandea Txaranga.
18:30, Bertso saioa: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Eneko Lazkoz eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Aritz Zerain.
Ondoren, Igandea Txaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.
21:45, Afari Herrikoia Umore Ona elkartean.
00:30, Kalejira.
Ondoren, Igandea Txaranga, herriko kaleetan zehar.
ABUZTUAK 16
11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
11:30, Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00, Sagardo Probaketa Plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.
13:00, Igandea Txaranga.
16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
18:30, Zezenak, Lasturren eskutik.
Ondoren, Igandea txaranga kaleetan barrena.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Dantzaldia, ‘México en el Corazón’.
Ondoren, Igandea txaranga.
ABUZTUAK 17
11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak herrian zehar.
12:00, Bakailu Lehiaketa, Plazan.
13:00, Bakailu Lehiaketako sari banaketa.
13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.
17:00, XIV. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
18:30, Plaza Dantzak Plazan, Umore Ona dantza taldea eta Ortzadar fanfarrearekin.
Ondoren, Igandea txaranga, herriko kaleetan zehar.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
21:30, Mugi Zaitez Disko Festa, Ikastolan.
ABUZTUAK 18, Umore Ona Peñaren eguna
12:30, Umore Ona Peñaren irteera, Ikastolako tabernatik.
12:30, Umeen pilota partiduak: ohiturari jarraituz, Goizueta-Arano.
Ondoren, Igandea Txaranga.
15:00, Umore Ona Peñaren bazkaria, Ikastolan.
17:00, Umore Ona Peñaren kalejira, Igandea txarangarekin.
Ondoren, Zezenak, Lasturren eskutik.
20:00, Dantzaldia Plazan, Gabezin taldearekin.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Festen bukaera ekitaldia udaletxe aurrean, Igandea txarangarekin.
Segidan, Los Zopilotes Txirriaos eta Gabezin, Plazan.
Ondoren, DJ Bull Ikastolan, eta Igandea txaranga, herriko kaleetan zehar.
AUTOBUS ZERBITZUA
Astelehena, 14
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan (2) eta 19:00etan (2).
Asteartea, 15
Goizuetatik, 09:00etan eta 11:00etan.
Hernanitik, 10:00etan eta 12:00etan.
Asteazkena, 16
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
Osteguna, 17
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.
Ostirala, 18
Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan.
Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan (2).
Larunbata, 19
Goizuetatik, 09:00etan eta 11:00etan.
Hernanitik, 10:00etan eta 12:00etan.