Bere bideari tinko eusten ari da Hernani, eta atzoko estropadan, Ondarrun, bosgarren egin zuen berriro.
Aurretik sailkatu ziren San Juan (10:45,42), Orio (10:51,27); Hibaika (10:57,81) eta Donostiarra (11:19,63).
Hernanik 11:22,12 egin zuen, eta atzetik sartu ziren Arraun Lagunak, Deusto, Portugalete, Castreña eta Lea-Artibai.
Gipuzkoako Liga bukatzeko beste bi jardunaldi besterik ez dira geratzen, eta sailkapen orokorrean ere ez da aldaketarik izan; bosgarren segitzen du Maialenek.
Iparragirre Saria, asteartean
Hurrengo zita asteartean Mundaizen dute, 11:30etan, Hernanik antolatuta; I. Iparragirre Sagardotegia Saria.