Urrutira joan beharrik gabe, askotan, uste duguna baino gertuago aurkitu ditzakegu hainbat bitxikeria eta leku interesgarri.
Hernaniko Turismo Bule-goak herria bera ezagutzeko proposamena egin du uda honetarako ere. Debaldeko bisita gidatu baten bidez, Kultura Ondasun gisa Momumentu Multzo izendapena daukan Hirigune Historikoan barrena 90 minutu inguruko ibilalditxoa egitea proposatzen du, guztiz debalde.
Erreserbak, bulegoan edo internet bidez
Bisita honen bidez ezagutu ahal izango dira, Erdi Aroko Hernaniri buruzko hainbat bitxikeria eta Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat.
Erreserba egitea beharrezkoa da, Biteri kanpoaldeko txabolan edo turismoa@hernani.eus helbidean, baina bakoitzak ondoen datorkion egun eta ordua proposatu ditzake, eta Turismo Bulegoan eskaerara egokitzen saiatuko dira.