Urtero bezala, aurtengo udaran ere aukera dago Hernanin barrena bisita gidatuak egiteko, eta debalde. Kultura Ondasun gisa Momumentu Multzo izendapena daukan Hirigune Historikoa eta beste hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen du Hernaniko Turismo Bulegoak. Erreserbak egin daitezke Biteri kanpoaldeko txabolan edo turismoa@hernani.eus-en, egunero, astelehenetan izan ezik.