Bosgarren ‘Maialen’, azken 3 estropaden faltan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 10a, 02:00

Gipuzkoako Liga bukatzeko hiru jardunaldi besterik ez zaizkio ge­ratzen Hernaniko nesken trai­neruari, eta ondo ari da la­nean. Sailkapen orokorrean bosgarren dijoa, San Juan, Hi­bai­ka, Orio eta Arraun Lagu­naken atzetik, eta Deusto, Do­nos­tiarra, Portugalete, Lea-Ar­ti­bai eta Castreñaren aurretik. Larunbat honetan, Ondarrun aritu beharko dute, 17:30etan, eta hilaren 15ean, hernaniarrek antolatutako estropadan bertan, Donostian, Mundaiz eskolaren pantalanetik abiatuta; I. Iparragirre Sagardotegia Saria izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!