Segundo erdiko zirrikitutik ihes garaipenak, Denontzat Gimnasioari

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 10a, 02:00

Hamalau probako zirkuitua, eta hiru buelta eman beharra. Horixe, Andoaingo Goiburu auzoan, bertako Sega elkarteko taldeak eta Hernaniko De­nontzat Gimnasiokoak jokatu beharreko desafioa. San Este­banetako jaietan murgilduta, pentsatzekoa zen etxekoak bal­darxeago ibili zitezkeela. Baina etxekoen animoak jaso­tzea ere lagungarri izaten da, eta hantxe geratu zen garailearentzako bandera.
Hala ere, partehartzaile guztiek ederki pasa zutela ezin uka, eta baita ikusleek ere. Zintzo jokatu eta gozatu izanaren erakusle, argazki ederra atera zuten bi taldeek elkarrekin. Azken batean, se­gun­do erdiko alde txikiak, de­nei jarri zien eskura, garaikurra dantzarazten zuen haize freskoarekin gozatzea.

Bandera hartzea eta ondo pasatzea, ezin hobeto bete zituzten bi helburuak.

Txalo zaparradak lagundutako zirkuitua
Bandera hartzea eta ondo pasatzea izan ziren desafio honetako helburu nagusiak, eta ikusleek animatzeko jotako txalo zaparradak asko la­gundu zien ahaleginean. 
Guztira, 14 proba egin zi­tuz­ten partehartzaileek: lai­a, pirrinka, arrastaka, O.C.R., in­gudea (10 altxaldi), soka-saltoa (40), kizkiarekin sagarrak biltzea, gurpila eramatea, txin­gak, arto-aletzea, lokotxak, harri-jasotzea (50 kiloko zilindroa sei aldiz), ahate-arrantza eta lasto fardoa eramatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!