Hirugarren Ana Rodriguez, San Roke igoeran

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 17a, 02:00

Hara eta hona dabiltza uda­ran zehar Axeriak Mendi Las­ter­keta Taldeko korrikala­riak; herenegun Andoainen izan ziren, Buruntzako San Rokeko kros igoeran, eta Ana Ro­dri­guez taldekide hernaniarra hirugarren sailkatu zen ema­kumezkoen artean, 01:25:20 denbora eginda. Bere aurretik, Lourdes Colomo izan zen au­rrenekoa, eta Nerea Amilibia, bigarrena.

Aldaketak, ibilbidean
Aurreneko sailkatuek, eta bai­ta beste partehartzaile guz­tiek ere, 11,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten here­negun, aurten gainera, alda­ke­ta batzuekin. Azaldu dute­nez, «ibilbidea luzatu eta go­gortu egin dute antolatzaileek, eta onerako izan da, laster­ke­tak ikusgarritasunean ira­bazi duelako». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!