Taldeak garaiz osatzeko, izenematea irekita

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 12a, 02:00

Abuztuaren 26an egingo da dispertsioaren aurkako Her­na­niko Futbol 7 Txapelketa, Jo­katuz, elkartu eta irabazi. Etxe­ra! lelopean. Izenemateak irekita daude, bai txapel­ketarako eta baita ondorengo ba­zkarirako ere, Garinen.

Aldarrikapena eta festa, egun osoan
Txapelketa goizeko 09:00etan hasiko da, baina 08:30etan jarri dute zita Zubipen, tal­deak antolatzeko. Hain zuzen, lan hori errazteko ireki dute dagoeneko izenematea, 10 euroan. Ba­tzuk apun­ta­tu dira.
Txapelketa bukatzean, be­rriz, bazkaria egingo da Tilo­setan, 14:30etan. Honetarako izenematea ere irekita dago, 10 euroan baita ere. Bietan izena emanez gero, berriz, 15 euro izango da prezioa. 
Arratsaldean, festa giroa nagusituko da, kantaldia eta elektrotxarangarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!