Azken eguna, ikastaro berrietan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 10a, 02:00

Urrian hasiko dira kirol­de­gi­ko ikastaro berriak ematen. Ba­tzuk, ikasturte osokoak izan­go dira, ekainera arte; best­e batzuk, urritik abendura ar­tekoak. Eta izango dira urta­rriletik martxora bitartean eta apiriletik ekainera bitartean emango direnak ere.
Baina denetan, aurretik eman behar da izena, eta gaur­­koa da horretarako azken egu­na, kiroldegiko bulegoan.
Guztira, 23 ikastaro daude aukeran. Lehorrean egi­tekoak, aero­bik, pilates, in­door wal­king, ziklo indoor, man­ten­tzeko gim­nasia, kon­bi­natuak, ka­rate, zunba, TRX eta trai­ning. Uretakoak, berriz, haur­txoen­tza­koa, haurdunen­tza­koa, hel­duen hasta­pe­ne­koa, man­ten­tzeko igeriketa eta aqua­gym, eta adinaren ara­bera banatuta, 2001etik 2014ra bitartean jaiotakoentzako bes­te zortzi ikastaro.

Zozketa, bihar
Aurten, plazak banatzeko ez da kontuan hartuko zein ordenetan eman den izena ikastaroetan. Horren ordez, plazak baino eskaera gehiago izan diren kasuetan zozketa egingo da bihar, 12:00etan kiroldegiko bulegoan.
Era berean, plazak libre geratuz gero, hilaren 16tik aurrera izango da aukera berriro, izena emateko. Kasu horretan, taldeak bete arte, eta izenemate ordena erres­petatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!