Lehorreko eta uretako jolasak, igerilekuetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 9a, 02:00

Udalak antolatuta, eta Kax­kar­di K.E.E.ko begiraleen ar­du­rapean, hainbat jolasekin go­zatzeko aukera izango da abuz­tuko astelehen eta aste­az­ken goizetan, igerileku ire­ki­etan.
Astelehenean hasi ziren, eta gaur ere, eguraldi txepel xa­marrari beldurrik ez dio­nak, aukerarik ez du faltako, ondo pasatzeko.

Sei  gune lehorrean, eta bat, uretan
Goizeko 11:00etan hasi, eta 14:00ak arte, lehorrean jarri di­ren sei gunetan hainbat jo­las izango dira aukeran: ohe elastikoak, slack line, saskiba­lo­ia, volley eta badminton, ping-pong edo jolas anitzak. Zaz­pigarren jolas gunea, be­rriz, uretan izango da, 13:00e­tatik 14:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!