Denboraldia agurtzeko balorazio borobila, 14 txapela lortuta

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 8a, 02:00

Buruntzaldea Txapelketa izan da pelotari hernaniarrek denboraldi honetan jokatu duten azkenekoa, eta horren ondoren, Peña Otañon elkartu ziren bazkari baten bueltan, denboraldia agurtu eta egindako lanari errepasoa emateko. Zalantzarik gabe, balorazio positiboa egin dute bazkaritan bildutako zuzendaritzako kideek eta 53 pelotari federatuek.

Trinketean nagusi, Gipuzkoan eta Euskal Herrian
Batetik, trinketean egindako lana azpimarratu dute,  En­di­ka Arizmendi jubenilak Eus­kal Herriko eta Gipuzkoako txapelketak irabazi baititu. Baina horrez gain, kadeteetan, Ohian Zugastik ere Gi­puz­koan nagusi izatea lortu du.
Era berean, Gipuzkoako Txa­pelketan, baina frontoian, infantilen mailako Xabier Apaolaza eta Oñatz Insaustik lortutako txapela ere garran­tzitsua izan da.

Pelotari hernaniarrek lortutako emaitzak izan dira, egindako ahaleginaren fruitu.

Txapelketa pribatuetan ere, hainbat lorpen
Bestalde, txapelketa pribatuetan egindako lana ere goraipatzekoa dela azaldu dute elkartetik.
Hauen artean aipatu dituzte Paul Ojuel, Markel Lizeaga, Alain Agirre eta Xabier Sala­be­rriak lortutako txapelak, He­rria­ren Torneoan, Legutio Tor­neoan, Euskal Jaiak Torneoan eta Pablo Elortegi Torneon.
Baina horiez gain, bereziki azpimarratu dituzte Ioritz Arrietak irabazitako bi txapelak; Otadiako Santo Cristo txapelketan bata, eta Aginaga­koan bestea.

Txapelak eta finalerdiak, baina batez ere, maila ona
Emaitzak ez dira izaten, or­dea, balorazioak egiteko neur­gai­lu bakarrak. Horrela, klubak jakinarazi du 14 txapela lortu eta 31 final jokatu dituztela pelotari hernaniarrek. Baina guztiaren gainetik, egindako lan ona eta ahalegina izan dira nagusi. 
Horre­ga­tik, irailera arte, atsedenerako merezitako tartea hartuko dute Herna­niko pelotariek, datorren denboraldirako indarrak hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!