Lehiaketa publikoa jarri dute martxan Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek, Goiz Eguzkiko taberna, jatetxea eta atezaintza zerbitzuak kudeatzeako. Eta hasierako epea luzatuta, irailaren 18ra arte dago aukera, proposamenak aurkezteko. Zerbitzu Sozialen erregistroan egin behar da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Irailaren 20an bilduko da Kontratazio Mahaia, 08:00etan Zerbitzu Sozialen egoitzan, proposamenak irekitzeko ekitaldi publikoa egiteko. Lehiaketaren baldintzak ikusteko: www.hernani.eus.