Bergarako Emon musika taldeak ekainean eman zuen azken kontzertua, 10 urteko ibilbideari azken puntua jarriz. Bertako partaide izan da Aitor Sesma, tronpeta-jole hernaniarra, eta herriak Wukrorekin daukan loturarekin gogoratuta, musika taldeak oraindik gordeta zeuzkan kamixetak bertara bildatzea proposatu zuen. Dagoeneko jaso dituzte, eta eskerrak emateko argazkiak bidali.