Azken eguna, kantuak proposatzeko

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 8a, 02:00

Igandean hasiko dira Goizuetan, Fiestak, nahiz eta txupinazoa astelehenean botako den. Hori horrela, Laga Gizarte Zerbitzuak lehiaketa jarri du martxan, festetan entzun nahi diren kantekin zerrenda osatzeko. Proposamenak bidaltzeko epea gaur bukatuko da; 
whatsappez, 681 265 188 zenbakian, edo Laga Gizarte Zerbitzu­en Facebook edo Twitterren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!