Bazkari bat antolatu nahian ari da 1973an jaiotako hernaniar talde bat. Irailaren 23an jarri dute zita, eta Akarregi sagardotegira joango dira. 1973an Hernanin jaiotakoei edota Hernanin bizi izandako guztiei egin diete deia, parte hartzeko. Joateko asmoa daukanari, izena emateko eskatu diote. Irailaren 9ra arteko epea jarri dute, 1973hernani@gmail.com helbide elektronikoan. Izena ematean jakinaraziko dute nola egin bazkariaren ordainketa; 30 euro izango dira.