Garai bateko kontuak gogora ekarri, aspaldiko lagunak elkartu, elkarren berri izan... Askok egiten dituzte kinto bazkariak, elkarrekin pasatako uneak berreskuratzeko, eta oraingoan, 1973an Hernanin jaio eta bizitakoei iritsi zaie txanda.
Lagun talde bat hasia da bazkaria antolatzen. Irailaren 23rako jarri dute zita, Akarregi sagardotegian, eta irailaren 9ra arte egongo da irekita izenemate epea. Horretarako, edo informazio gehiago eskatzeko, 1973hernani@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Bazkaria 30 eurotan egingo da, eta izena ematean azalduko da nola egin ordainketa.