Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, hilaren 16an erraustegiaren aurkako performania egingo da Donostian; arratsaldeko 19:00etan Sarriegi plazatik abiatuko den martxa izango da, Gaixo(tu nahi ez dutenen) Martxa lelopean. Bi zati izango ditu; batetik, Sarriegi plazatik Bulebarrerako ibilbidean, antzerkia egingo da, eta bestetik, ondoren, Alde Zaharrean sartuko da martxa, manifestazio itxuran. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostiako Piratetako Aingura kofradiaren laguntzarekin antolatu du ekitaldia. Maskarillarekin azaltzeko dei egin dute.