Festaz festa ibiltzeko aukera izango da datorren astean Astigarragako hainbat auzotan. Batetik, hilaren 15ean Santiomendiko jaietean; diana, oilasko biltzea, tortilla lehiaketa, sagardo dastaketa, zaldi dema... izango dira. Bestetik, hilaren 16an, San Roke eguna ospatuko da ermitan, eta egun horretako bazkari herrikoirako txartelak Ikatzan daude salgai. Azkenik, hilaren 18tik 21era Ergobiako Jaiak izango dira, eta tartean, hilaren 19an X. Kross Herrikoia egingo da. Izenematea irekita dago www.kirolprobak.com webgunean.