Abordatzean izena, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 8a, 02:00

Badator Donostiako Aste Nagusia, eta azken urteetan ohitura bihurtu denari eutsiz, Piratek hiria abordatuko dute, hilaren 14an. Pirata horien artean izaten da urtero, hernaniar bat baino gehiago, baina parte hartu ahal izateko izena eman behar da aurretik, eta ostiralean bukatuko da epea: www.donostiakopiratak.eus. Hilaren 11n egingo dute txanden banaketa, eta izena eman dutenei email bidez jakinaraziko zaie. Hala ere, webgunean ere ikusi ahal izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!