Pasa berri den igandean egin da, aurrenekoz, Oriamendi Market azoka, eta aurrerantzean, hilero, aurreneko igandean egingo dela jakinarazi dute antolatzaileek. Jardinarium Oriamendiren ondoan, gasolindegiaren atzean jarri zituzten hainbat postu igandean, bereziki, eskuz lan egiten duten artisau eta artistek. Musika eta haurrentzako jolasak ere ez ziren falta.