Kolonbiako bake prozesua eta Giza Eskubideen inguruko zikloa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 02:00

MUNDUBAT, AMHER-SOS Arra­za­keria, Kontrakantxa eta Molotof Irratia erakundeek Kolonbiako Bake prozesuari eta Giza Eskubideen errealitateari buruzko zikloa antolatu dute. Dokumental ziklo honetan lau film aurkeztuko dira. 
Proiekzio hauen bidez Kolonbian gertatzen diren Giza Eskubideen urratze eta zapalketa, jendearen borroka desberdinak eta bertan lan egiten duten erakundeak ezagutzeko aukera izango da. 
Kolonbiako egoera orokorra eta honen inguruan egin daitezkeen irakurketa anitzak aurkeztuko dira. Gainera, Kolonbiako Emakumeen ikuspuntua landuko da ziklo honetan. Proiekzio bakoitzean gaia gertutik ezagutzen duten gonbidatuak izango dira.
Dokumentalak eta hitzaldiak bi ostegun eta astearte eta ostiral batean antolatu dira. Lehena bihar hasiko da eta hurrengoak irailaren 22an, irailaren 28an eta urriaren 10ean eskainiko dira.

Unai Aranzadiren ‘Colombia Invisible’ hasteko
Osteguneko lehen dokumentala Unai Aranzadi, Suedian bizi den kazetari getxotarraren, Colombia Invisible da. Biterin ikusiko da, 19:00etatik aurrera eta hizlari Jorge Freytter egongo da. 
68 minutuko dokumentala ez ezik, bene-benetako istorioak, go­go­etak, gertaera lazgarriak eta lorpenak konta­tzen dituen filma da, duela 50 urte baino gehiagotik gatazka politiko, sozial eta armatu latza jasaten duen herri honen bizieran dauden egitateak.

Ikerketa baten aurkezpena Kontrakantxan
Hori lehena izango da, baina ez azkena. Bigarren lana irailaren 22an, ostiralean, Empresas Bananeras; Vulne­ración de DDHH y Narcotráfico en el bajo trato ikerketaren aurkezpena egingo da Kontra­kantxan, 19:00­etan. Aurkez­pe­na Mundubat elkarteko Eneko Gerrikabei­tiak egingo du. 
  
Emakumeen papera ­Kolon­biako gatazkan
Irailaren 28an, Territorios de la Memoria; hablan las mujeres de Colombiaren txanda izango da. Lolamora Produc­tionsek zuzendua, Ko­lon­biako emakumeek hartzen dute txanda. Antioquia, Choco, Valle del Caucako lurretako borroka armatuaren desberdinatasunak ikusi daitezke. 19:00etan hasiko da Biterin eta ondoren hizlari lanetan ariko da Leire Otaegi, dokumentaleko zuzendaria.
Eta amaitzeko, urriaren 10ean, Unai Aranzadiren bigarren lan bat ikusi ahal izango da: La Paz Insurrecta. Dokumentu ofizialetan ager­tzen ez den errealitatera hurbiltzen digu. «Agertzen duen bakeak ez du nahikoa eragile armatuek teorizatzen duten horrekin». Hizlaria Javier Orozco errefuxiatu kolonbiarraren programa Asturiasen elkarteko partaidea da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!