Lan-poltsa ireki du Hernaniko Udalak, haur, nerabe eta gazteen sustapenerako erdi mailako teknikarientzat; eta astelehenera arte dago epea, eskaerak aurkezteko. Udaleko Herritarren Harrera Zerbitzuan daude eskaera orriak, eta bertan entregatu behar dira, dokumentazio guztiarekin batera. Oinarriak ikusgai, www.hernani.eus web orrian.