Orreaga taldeak dei egin die «abertzale guztiei» asteartean Pasai Donibanera joateko. «778. urteko abuztuaren 15ean Orreagan euskaldunek frankoei irabazi zieten bataila, eta erreferente historiko horretatik irakaspen garrantzitsuak atera ditzakegu», taldearen ustez. Horregatik, «Euskal Herriaren independentziaren erreferentzia eguna bihurtu» nahi du egun hori, eta 12:00etan Pasai Donibaeko santutxoaren aurrean egingo den ekitaldirako deia luzatu die herritarrei.