«Hernaniko Udalak eta herriko hainbat eragilek Mugikortasunaren Europako Astea antolatu dute elkarlanean aurten ere. Urtez urte, ekitaldi berriak txertatu dira egitarauan. Aurten bi berritasun nagusi daude: Patin Festan zailtasun desberdineko bi ibilbide izango dira; eta Ipar Martxa, adin guztietarako egokia den jarduera fisikoa ere mugikortasun egitarauan sartu da.
Patin festarekin hasiko da astea, Latsunbeberrin
Eta aurreneko ekintza, larunbatean bertan, Patin Festa izango da. Pasa den urtean CD Hernaniko irristaketa sailak antolatu zuen lehen aldiz eta aurten egitarau zabalagoa antolatu dute.
Goiz guztian zehar Latsunbeberriko pistan ekitaldi desberdinak egingo dira. Ume eta hasiberrientzako ibilbide erraza egingo da, patin abentura, helduentzako ere egongo da ibilbidea, hamaiketakoa partaideentzat, freestyle erakustaldia eta oparien zozketa. Euria egiten badu, kiroldegian.
Ipar Martxa berrikuntza nagusia, igandean
Aurtengo berrkuntza nagusia ipar martxarena izango da. Oinarrizko ikastaro bat emango da, atletismo pistatik abiatuta eta Ave Maria parkera joanez. Gero bueltatuko dira. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdian amaituko da.
Datozen astean ohiko ekitaldiak
Ohikoak diren kirol egokitua eta bizikleta festa berriz, datorren asteko ostiralean, hilak 22, eta igandean, hilak 24, antolatu dira. Kirol egokitua izango da, Koxka elkartearen eskutik. Hamargarren urtez egingo dute, beste ikuspuntu bat aportatzeko, desgaitasunarena.
Eta astea amaitzeko urtero arrakasta izaten duten bizikleta festa eta bide heziketa izango dira: Plaza Berritik abiatuta bata; eta Atsegindegin, bestea.
Bizikleta ibilbidea osatzeko, denak batera abiatuko dira eta herria zeharkatuko dute alde batetik bestera.
MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA
IRAILAK 16, larunbata
Patin Festa, Latsunbeberrin:
10:30, Hasiera.
11:00, Ume eta hasiberrientzako ibilaldi erraza.
11:30, Latsunbeberriko pistan patin-abentura.
11:30, Helduentzako patin ibilaldiaren irteera.
12:15, Hamaiketakoa partaide guztientzat.
12:30, Freestyle erakustaldia.
13:30, Oparien zozketa.
IRAILAK 17, igandea
Ipar Martxa
10:00-12:00, Oinarrizko ikastaroa Atletismo pista-Ave Maria-atletismo pista.
IRAILAK 22, ostirala
Kirol egokitua
17:30-19:30, Ginkana Atsegindegi plazan.
IRAILAK 24, igandea
Bizikleta Festa
09:30-12:00, Bizikleta ibilaldia Plaza Berritik hasita.
Ibilbidea: Plaza Berri-Zinkoenea-zubia-Karabel-Zubipe-Landare-Etxeberri-Sagastialde-Chillida Pasealekua-Urbieta-Plaza Berri.
09:30-12:00, Bizibusa Plaza Berrin.
09:30-12:00, Bide-heziketa zirkuitua Atsegindegin.