Egunpasa polita antolatu zuten joan den igandean, Osiñagako auzotarrek, udarari bukaera emateko, ohitura duten bezala. Arabako Laguardiara joan ziren, Eguren Ugarte bodega bisitatzera. 30 bat laguneko taldea abiatu zen Osiñagatik, eta aukera ederra izan zuten, bodega barrutik ezagutzeko.