Amorruarekin egin zuten etxera buelta larunbatean Hernaniko Maialen traineruko neska arraunlariek Pasaiako VIIgarren Ikurriñatik. Zazpigarren egin zuten, 12:01,99ko denborarekin, baina 10 segunduko zigorrarekin.
Hernaniko Arraun Elkarteko Twitter kontuaren bidez eman dute beraien egoeraren berri, eta azaldu dute: «estropada atzeratuko zela esan digute; berandu iritsi gara irteerara, eta 10 segunduko zigorra jaso dugu. Arraunean ongi! Buruak gora!». Diotenez, ez ziren kaltetu bakarrak izan.