Jardunaldi garrantzitsua izan zen larunbatekoa, Galarretako frontoian. Bata, antolatuta zegoen: Buruz Buruko Kutxabank Txapelketako prebiaren azkenaurreko partidua. Eta bestea, ezusteko ikaragarria izan zen bertaratutakoentzat: Urrizak mina hartu, eta Buruz Burukoan parte hartuko duen kolokan dago oraindik.
Bihar jokatuko dute Buruzko Burukoaren prebiako azkena, Ezkurra IIak eta Endikak.
Ezkurra IIa, garaile
Erraz erabaki zen Ezkurra II eta Segurolaren arteko prebiako partiduaren garailea zein izango zen. Hasiera hasieratik, Ezkurrak gailendu zuen Segurola eta 30-17 irabazita, berak borrokatuko du bihar Ligaxkaren txartelaren alde, Endikaren kontra.
Urrizaren parte hartzea, kolokan
Ezusteko haundiena, beraz, bikotekako estelarretako batean izan zen. Ezkurra eta Ionen kontra jokatzen hasi ziren Urriza bera eta Etxeberria IIIa, eta Urrizak mina sentitu zuen eskubiko bikian. Erretiratu egin zen segituan, eta gaur egingo dizkiote probak, zer daukan jakiteko. Haustura bada, ez dauka ezer egitekorik; kontraktura ez litzateke hain txarra izango. Ikusi beharko da.