Pasaportes Para Siriak garbiketarako produktuak erosi ditu Errugbi Elkarteak emandako diruarekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 7a, 02:00

Ekainaren erdialdean Herna­ni Errugbi Elkarteak antolatu­tako Garagardo Azoka berezia izan zen aurtengoan, batez ere, Pasaportes Para Siria elkartearentzat. Izan ere, beren elkartea eta errefuxia­tuen arazoa ezagutarazteko au­kera izateaz gain, behin Azoka bukatuta, 800 euroko laguntza eman zion Errugbi Elkarteak, Grezian laguntzeko: «eskerrak Errugbi Elkarteari gurekin elkarlanean aritzea­gatik, eta hondar-ale hau jar­tzeagatik», adierazi dute.

Garbiketa produktuak, squadetarako
Eta dagoeneko egin dute inbertsioa: «SOS Refugiados el­­karteak Ellenikon kudea­tzen duen biltegirako, garbi­ketako produktuak erosi di­tu­gu», ja­ki­narazi dio Kronikari Itzi­ar Vi­llalbak, Pasaportes Para Siria­ko kide hernania­rrak.
Atenasen egon da bera, eta egoera ikusita erabaki dute zer­tan inbertitu Errugbi Elkar­teak emandako dirua: «biltegi horretan dagoena Atenasen dauden squadetan (edo era­ikin okupatuetan) ze­har bana­tzen du SOS Refu­gia­dos talde­ak, eta beraz, 3.500 errefuxiatu inguruetara iris­ten da. Han nengoela esan zidaten garbi­ke­tarako produk­tuak zirela beharrezkoak, ez zeuzkatela, eta beraz, super­merkatu bate­ra joan, erosi, eta squadetan zehar banatu genitu­en».
Pasaportes Para Siria bezalako elkarteen laguntza­rekin betetzeaz gain, «Elle­niko­ko biltegian biltzen dute Espainiatik jasotzen duten guz­tia. Eta batez ere, Euska­di­tik iristen da laguntza; bera­iek diote solidarioenak garela».

Egoera, aldatuta
Dena den, Villalbak dio ego­e­ra aldatzen ari dela: «squad­ak desagartarazi nahi dituz­te, eta errefuxiatuak ikuse­zinak egiteko, kanpoetara era­maten ari dira».
Hori saihesteko, Victoria pro­iektua jarri du martxan SOS Refugiadosek, eta Pasa­portes Para Siriak babestu du: «eguneko zentro bat da, erre­fuxiatuek jan eta ekin­tzak egin ditzaten. Eraikina alo­katu egin da, bota ez ditzaten, baina, noski, alokairua or­dain­du eta mantendu behar da...». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!