Kiroldegiak dagoeneko atera du 2017-2018ko ikasturteko ikastaroen zerrenda, eta hilaren 10era arte izango dute apuntatzeko aukera ikasle berriek. Dena den, aurreko urteetan ez bezala, aurrematrikula antzeko bat izango da egunotakoa, izan ere, plazak zozketa bitartez banatuko baitira, aurreneko aldiz. Zozketa publikoa izango da, izenematea itxi eta hurrengo egunean, hilaren 11n; 12:00etan egingo dute, kiroldegiko bulegoan. Plaza libreak geratuz gero, horietan apuntatzeko aukera irekiko dute.