Urtero bezala, Futbol 7 Txapelketa antolatu dute aurten ere dispertsioaren kontra. Jokatuz elkartu eta irabazi. Etxera! lelopean, hilaren 26an burutuko da, egun osoko programarekin.
Txapelketa bera goizeko 09:00etan hasiko da, eta horretarako dagoeneko eman daiteke izena Garin Tabernan. Bertan erosi daitezke, baita ere, bazkarirako txartelak.