Hondartzetara gaur, Etxeraten aldarrikapena

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 6a, 02:00

Urtero bezala, hondartzetara joateko deia egin du Etxe­rat Elkarteak gaurko, «dispertsio politikaren amaiera eskatzeko, euskal preso eta iheslari politikoak behingoz etxean eta bizirik nahi ditugulako». 
Euskal Herriko hondartzetara zabalduko dituzte mo­bilizazioak, eta hernaniarrak Orioko hondartzara joango dira. Eguerdiko 12:00etan jarri dute zita autopista azpian, eta bertatik abiatuko dira Orioko hondartzara. 

Orioko autopista azpian hasiko dute manifestazioa, eguerdiko 12:00etan, eta bertatik abiatuko dira hondartzarantz.


Bertaratzeko, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunak Aristizabal kaleko lokalean elkartuko dira lehenago, goizeko 11:15e­tan. 
Bide batez, hernaniarrak animatu nahi izan dituzte beraiekin bat egin eta gaur eguerdiko mobilizazioetan parte hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!