Oporren ondoren, hasierak beti izaten dira gogorrak, baita kirolean ere. Buelta hori lausotzeko, pixkanaka pixkanaka hasi ziren entrenatzen aurreko astean CD Hernaniko Ohorezko Erregionaleko mutilak, eta aste honetan izan dituzte aurreneko lagunartekoak. Denera, hiru partidu jokatu zituzten, eta bakarra irabazi eta beste biak galdu egin dituzte.
Asteazkenean, triangeluarra
Pasa den asteazkenean izan zituzten aurreneko partiduak, 2.B mailako Real Union eta 3garren mailako Beasainen kontra. Proba aparta izan zen hernaniarrentzat, eta ezin hobeto ibili ziren, nahiz eta partidu bat galdu, irundarren kontrakoa.
Real Sociedad C aurkari, atzo
Atzo, aldiz, etxean jokatu zuten hernaniarrek, aurrenekoz. Real Sociedad C hartu zuten, eta 2-5 galdu zuten. Jon Ander Olazabal eta Mikel Lizarazuk sartu zuten gol bana.