Ur arazketarako hezegune artifiziala Karabelekok, Kutxa Ekogunearen laguntzaz

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 6a, 02:00

«Ahalik eta hondakin gutxien sortzea eta naturarekin harre­man orekatuan egotea» da Karabeleko Ekonekazaritza Etxal­dearen helburuetako bat, eta bide horretan, beste au­rre­rapauso bat ematen ari dira: «Kutxa Fundazioaren babesa­rekin, zero hondakin sortze aldera, ur arazketarako heze­gu­ne artifizial baten behin behineko sistema eraikitzen ari gara, orain arte fosa sep­ti­koan amaitzen zuten komu­ne­ko eta sukaldeko urak gar­bitu eta berrerabiltzeko», azal­du du Karabeleko Ekonekaza­ritza Etxaldeak bere webgune­aren bidez.

Sistema berritzailea
Kimu Bat enpresaren laguntza izan dute, horretarako. Izan ere, «paisajismo-enpresa ho­nek garatutako sistema hau abian da, dagoeneko, beren instalazioetan, baita Azpeitiko aterpetxe txiki ba­te­an ere». Kasu honetan, «he­ze­gune artifizialen teknologian oina­rri­tutako azken produk­tua landu ahal izango du Ki­mu Batek». Horretarako, «ins­ta­lazioaren eta lortutako uren kalitatearen jarraipena eta azterketa egingo du. Hartara, sistema berria etxebizitza eta enpresa eremuetara hedatu ahal izateko aukerak aztertu ahal izango dira», azaldu dute.

Kutxa Ekogunearen babesa
Kutxa Ekogunearen babesa, eta Fundazioarena, behar be­ha­rrezkoa izan dute horre­ta­rako. Mikel Insausti Kutxa Ekogune­ko zuzendariak azal­tzen due­nez, honen aldeko apus­tua egin dute «Ekogu­nea­ren filosofiare­kin bat datorre­lako».
Sistema berriak frogatzea ere begi onez ikusi dute: «ego­era ezberdinei erantzuna ema­teko soluzio egokituak aztertze­ko, eta hoberen funtzionatzen duten sistemak hedatzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!