Oriamendi Market aurrenekoz, festa giroan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 6a, 02:00

Hileroko merkatua izateko gogoz estreinatuko dute gaur Oria­mendi Market azoka be­rri­tzailea, Hernani eta Do­nos­tia arteko lurretan (Jardina­rium Oriamendiren ondoan, ga­solindegiaren atzean). Goi­ze­ko 11:00etan irekiko ditu ateak, eta 21:00ak arte egongo da irekita. Gaur irekiko da, eta hileko aurreneko igandean izango da, hemendik aurrera. Sarrera debalde izango da.


Denetarik, aukeran
Azoka bera, jana eta edana, musika zuzenean, jolasak... denetarik izango dela ira­garri dute, 2.000 metro ka­rratuko ingurune naturalez inguratuta, gainera.

40 postu izango dira merkatuan, gaurko aurreneko edizioan.

40 postu inguru, merkatuan
Aurreneko edizio honetan, 40 postu inguru izango dira, tartean, Pitxin jantzi-denda izango da ber­tan.  yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!