Katuen hondarra egunero botatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 5a, 02:00

Udalak jakinarazi du aukera izango dela katuen hondarra egunero errefuxara botatzeko. Horretarako, txip txartelaren konfigurazioa egin behar izango du katuaren jabeak Hondakin Bulegoan. Konfigurazioa egiteko beharrezkoa izango da Udalera eramatea animaliaren osasun-txartela, eta baita edukiontzia irekitzeko txartela ere. Astigarragako Udaleko Honda­kin Bulegoa astelehenetik ostiralera irekitzen dute 08:00etatik 14:00etara, eta hilaren 14tik 31ra itxita egongo dela iragarri dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!