Larunbata izanik, beste erremonte jardunaldi bat izango da gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Galarretan. Ohiko partiduez gain, Buruz Buruko Kutxabank Txapelketaren prebiako azkenaurreko partidua izango da gaur. Ezkurra II eta Segurolaren artean jokatuko da; irabazleak, Endikaren kontra jokatuko du Ligaxkarako txartela.