Asteburu honetan ere itsasora aterako da Hernaniko nesken Maialen trainerua. Pasai Donibanen jokatuko dute gaur Pasaiako VIgarren Ikurriña, Gipuzkoako Emakumezkoen Traineruen Ligako hamaikagarren jardunaldian. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da.
Erlojuz kontrako estropada
Gaurko estropada erlojuz kontrakoa izango da; traineruak binaka abiatuko dira Lezorantz, eta hala osatuko dute 2.778 metroko ibilbidea.