Aste Nagusiko programaren barruan izan zen atzo Paseo Berriko Itsas Zeharkaldiaren 49garren edizioa, eta Luis Goñi hernaniarra izan zen azkarrena bertan, 00:35:15eko denborarekin. Beste bost hernaniarrek ere hartu zuten parte: Aitor Goñik, Iñigo Garciak, Aritz Anasagastik, Aitor Sanzek, eta Lide Mugicak.