2017-2018 ikasturtearen bueltan, aurreko astean itxi zuen kiroldegiak ikastaroetan izena emateko epea, eta ostiralean egin zuten zozketa publikoa. Baina badaude gehiengo plaza kopurura iritsi ez diren taldeak, eta horietan izena emateko aukera izango da, gaurtik, kiroldegiko bulegoan. Oraingo honetan, hasieran ez bezala, izenemate ordena errespetatuko da.