bihar zortzi hasiko dira Amabirjin fiestak Goizuetan eta herria girotzen hasteko, pintxo lehiaketa antolatu zuen aurreko ostiralean Goizuetako Gazte Asanbladak.
Hasiera batean, bi bikotek besterik ez zuten izena eman, beraz, bertan behera uztekotan egon ziren. Azkenean, sei bat bikote aritu ziren, eta giro ezin hobea tarteko, Maialen eta Anartzek egin zuten pintxo onena.
Jolas gisa antolatu zuten, gainera: hasteko, atuna besterik ez zeukaten, eta beste osagaiak enkantean erosi behar izan zituzten monopoliko diruarekin.