Iruñerriko Bueltatik, denboraldiarekin jarraitzera

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 5a, 02:00

Garai mugitua izaten da udara txirrindularientzat, bai­ta astigartar gazteentzat ere. Atzo bukatu zuen Urko Sem­perenak juniorren Iruñerriko Buelta, ederki jokatuta, gaine­ra! Aurreneko etapan, astear­tekoan, mendiko lidergotza­ren saria jaso zuen; bigarre­nean, asteazkenekoan, eta­pako lider izan zen; eta hiru­ga­rrenean, ostegunekoan egin­dakoa­re­kin zazpigarren jarri zen, li­dergotik 39 segun­dura.

Asteburuan, Zumaian
Baina ez da egunotan joka­tu­tako lasterketa bakarra; Zu­ma­­ian izan zen igandean, eta bere taldearekin, Constru­ccio­nes Vic­­tor Alvarorekin, taldeen sa­ria irabazi zuen Sempe­renak.

Telmo Semperena, Katalunian
Telmo Semperena kadetea ere, hara eta hona ibili da. Jaime Ro­me­roren bajaren ondorioz, asti­gar­­tar bakarra izan zen Ka–ta­luniako Pistako Txapelketan Gipuzko­ako Selekzioarekin. Pun­­­tuazio­ko proba irabazi, eta laugarren izan zen Keiryn eta Scrachten.
Multivan izan zen astele­he­ne­an, denboraldiko azkeneko pro­ban. Aurrenekoa izan zen aurreneko mendian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!